XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nere eskerrakEgun hunkigarria izan ginuen Abenduaren 15'ekoa.
Nere eskerrik beroenak Nafarroa'ko
Artu ditugun omenak eta goresmenak maitekorrak izan dira eta egun hortako oroitzapena nere bihotzean kokaturik daukat nere denbora guziko.
Euskal-giro atsegingarria bazkaltiarren artean, kantuz eta bai dantzan ere trikitrixaren soñuekin.
Bazkalondoan nafartar bertsolariek kantaldi ederra egin ziguten.
Ikastolako haurrek ere, bi mutiko eta bi neskatiko, bertso bana eskeñi zidaten, berek eginiko bertsoak eta aski ongi emanak.
Opariak ere hartu nituen: Elizondo'ko herriaren aldetik, Lanbide Eskolatik, Banztan'go Ikastola eta Xorroxin Irratiaren aldetik ere.
Denei nere eskerrik kartsuenak,
Egun huntako oroitzapena etzaigu suntsituko.
M. Izeta